Bizi dugun krisi ekosozialak gure bizi ohiturak errotik aldatzea eskatzen digu. Proiektu honetan iraultza horri ekiteko ezinbesteko osagai bat aurkezten dizugu: Agroekologia.
Ez dira elikagai ekologikoak bakarrik! Bertako eta garaiko produktuak dira, bidezko eta gertuko tratuan oinarrituak. Ingurumena eta honen mugak errespetatuz komunitate sendo eta osasuntsuak eraikitzeko bide bat.
Posterra
Trailerra
Fitxa teknikoa
Produkzioa: Aloña Jauregi
Zuzendaria: Ion Fontenla
Argazki zuzendaria: Iban Toledo (ON Produkzioak).
Gidoia: Amaia Aierbe
Musika: Oskar Estanga
Zuzeneko soinua: Danel Ciaurriz
Soinu postprodukzioa: Danez Ciaurriz
Ekoiztetxea: ON Produkzioak.
Aktoreak: Maria Redondo, Maitena Salinas eta Andoni Aizpuru
Bertsio originala: Euskaraz ekoizle baten atala izan ezik.
Azpitituluak: Euskara, gaztelera, ingelera eta frantsesa.
Fotogramak
Proiektuaren xehetasunak
Proiektu honen bidez Euskal Herrian zehar arituko gara berriro. Pelikula erdigune duen sentsibilizazio kanpaina handi bat eskeiniko dugu EHKOlektiboako kideen lagutzarekin. Herriz herriko ekintzak:
“Zure platerean hasten da mundua” dokumentalaren emanaldia eta hausnarketa saioa.
Herri bakoitzeko egitaraua zabaltzeko eta herritarren sentsibilizaziorako baliatuko den informazio puntua.
Herriko eskolekin sentsibilizazio jardunaldiak.
Eredu agroekologikoaren onuren berri bertatik bertara emateko antolatuko diren inguruko etxaldeetara bisitak, bertako elikagaien dastaketarekin osatuko direnak.
Kontsumo praktiken inguruan hausnartzeko tailerra eta “Zer nolakoa da EHKOlektiboko etxaldeek Agroekologiari egiten dioten ekarpena?” hizketaldia.
Egitarau zabal hau zure herrira eraman nahi duzu? Jarri gurekin harremanetan eta xehetasun gehiago emango dizkizugu.
info@landarlan.eus