Naturan Hezten Webgunea
Naturan Hezten, natur aberastasunaren zaintzarako kultura zabaltzeko tresna bat da.
Haur Hezkuntzatik hasi eta Batxilergo edo Lanbide Heziketa arteko haur eta gazteei eta haien irakasleei zuzendurik dago, eta gure inguruneko naturaren hezkuntzan sakontzeko helburuz sorturiko proiektua da. Webgune honetan, hainbat arlotako arazo egoerak aurkituko ditugu, natur zientziak, gizarte zientziak, gorputz hezkuntza, euskara, biologia, geologia eta beste hainbat.
Naturan hezten, “Aralar – Mundua leku den lurra” dokumentaletik sortu den proiektua da, baina horrek ez du esan nahi soilik Aralar inguruko ikasle eta irakasleentzako tresna bat denik. Naturan hezten proiektuak proposatzen dituen arazo egoera guztiak Euskal Herriko edozein txokotako eskoletan egin ahal izateko pentsatuak izan dira, gure lurraldeko hainbat txokotan antzeko paisaiak edota problematikak baititugu.
2020an aurkeztu dugun proiektu hau garatzen jarraitzeko konpromezua hartu dugu Landarlan ingurumen elkarteko kideok. Webguneak etorkizun oparoa izatea espero dugu, hezkuntza baita mundua eraldatzeko tresnarik eraginkorrena.
Dagoeneko Hezkuntza Saileko EIMA Katalogoan (Euskarazko ikasmaterialgintza bildu eta katalogatzeaz arduratzen da), zerrendatu dira Naturan hezten webguneko hainbat material. Esteka honetan ikus daitezke Landarlan elkartearen erregistroak.
Hona hemen prentsako agerraldiak: