Aralar - Mundua leku den lurra
Aralarko pelikula, musika eta liburuz osaturiko bilduma bat da. Aralar hobe ezagutzeko, babesteko eta maitatzeko helburuz sortua.
Aralarko ondare natural eta kulturalaren leiho izateaz haratago, hausnarketa eta gogoetarako bide ematen duen pelikula da. Adituen adierazpenek eta mundu oniriko bateko pasarteek, Nafarroa eta Gipuzkoaren mugan dagoen mendilerro honen balioa ezagutzera ematearekin batera, kontserbaziorako deia egiten dute.
2017an hasi ginen ON Produkzioak-ekin batera Aralarko pelikularen inguruan lanean, eta 2018ko urrian estreinatu genuen. Lan xume bat izan behar zena apurka apurka puzten joan zen eta azkenean ikuslearentzako atsegina den pelikula edo dokumental bat egin dugula uste dugu.
90 emanaldi egin ditugu Euskal Herrian zehar, eta 7000 ikusletik gora izan ditugu. Estatu batuetako Mendi jaialdian eta Ingurumeneko eta mendiko kulturako filmik honenaren saria irabari dugu, Izabako Ukerdi Jaialdian gidoirik hoberenarena eta beste hainbat jaialdietan ere parte hartu dugu. Europar batasunak bi urtetik behin aukeratzen dituen 27 ingurumen proiekturik onenen artean ere bagaude. Oso arrakastatsua izaten ari da ibilbidea Landarlanen ustetan.
PELIKULAREN FITXA TEKNIKOA
Ekoizpena: ON PRODUKZIOAK eta LANDARLAN elkarlanean
Zuzendariak: Garazi Auzmendi, Iban Toledo, Aloña Jauregi eta Ion Fontenla.
Argazki zuzendaria: Iban Toledo
Gidoia: Lorea Agirre eta Idurre Eskisabel
Irudia, edizioa eta etalonajea: Iban Toledo
Zuzeneko soinua: Olaia Sanchez, Egoitz Covo, Danel Ciaurriz (Labrit Multimedia), Iñigo Azkue
Soinu postprodukzioa: Labrit Multimedia
Musika: Pello Ramirez
Diseinu Grafikoa: Arkaitz Barriola
Web orria: Arkaitz Barriola eta Unai Estala
Pelikularen making of-a
Aralarren soinu banda
Pello Ramirez:
«Aralarreko musika egiten gozatu egin dut. Dokumentalak ematen digun Aralarren ikuspegia ere niretzat oso-oso aberatsa da. Lotura afektibo bat dugu mendi horrekin, oso indartsua. Alde horretatik, oso jario errazeko lana izan da, plazer handikoa»
«Nahiago dut informazio gehiegi ez eduki, irudi gutxi batzuk bakarrik. Horietako bakoitzari doinu bat ateratzen saiatu naiz. Hori izan da inspirazio iturri, tira egin didana».
Elkarren eta Zaldibiako Gurutzeta baserrian grabatu du diska, Victor Sanchezekin. Akordeoia eta biolontxeloa sartu ditu, baita lehen aldiz txirula ere (zeharkakoa eta whistlea), teklatuaz eta perkusioaz gain. Angel Unzuk (gitarra) eta Zaria koruak kolaboratu dute.
Aralarko pelikularen magia liburu batean
Lorea Agirre eta Idurre Eskisabelek pelikularako sorturiko gidoiaren moldaketa bat egin dute. Hitz magiko hoiek irudikatzeko Iban Toledoren fotogramak barneratu dira. Erein argitaletxeak proiektua borobildu du formatu erakargarri bat emanez.
Proiektuak prentsan izan duen oihartzuna:
Racio Nacional
2020/7/16
"Carrera por los premios Natura 2000"
Euskalerria irratia
2020/6/18
"Aralar dokumentalak Natura 2000 sarietan izendapena lortzea sari handia da"
Goieki
2020/06/9
Aralar Europar Batasuneko sarietan
Goierri TB
2020/06/7
Aralar Natura 2000 sarien finalean da
Tolosako Ataria
2020/06/3
"Aralar Mundua leku den lurra" filma 2020ko Natura 2000 sarietan
Goierriko Hitza
2020/06/2
Aralarko dokumentala Europako Natura 2000 sarien finalean
Naiz
2019/06/2
"Aralar Mundua leku den lurra" dokumentala Europako Natura 2000 sarietan finalista izango da
Goierriko Hitza
2019/02/22
Aralarri buruzko dokumentala saritu dute Kalifornian
Goiena
2019/02/14
Aralar protagonista duen dokumentala Oñatin, Bergaran eta Arrasaten laster
Goiena
2018/12/12
Aralarko ondare naturalaren gaineko filmak ikusmina sortu du
Noticias de Navarra
2018/10/29
‘Aralar, donde el mundo tiene lugar’
Berria TB
2018/10/19
'Aralar, mundua leku den lurra' dokumentalaren estreinaldia
Berria
2018/10/19
Aretoa bete da Aralarri buruzko filmaren aurkezpenean
Berria
2018/10/16
Goiberri
2018/10/12
Irrintzi Plaza
2018/10/11
Saioaren Podcast-a 9. minututik aurrera
Ekosfera
2018/10/04
Elkarrizketa 33. minututik aurrera
Euskadi Irratia
2018/09/27
"Aralarren ondare naturala eta kulturala ezagutarazteko beharra ikusi dugu"
Onda Cero
2018/09/26
Gipuzkoa en la Onda 26/09/2018
Berria
2018/09/26
Aralarren ondare natural eta kulturala gizarteratzeko dokumentala aurkeztu dute
Tolosaldeko ataria
2018/09/26
Aralar mendilerroari buruz egin den lanik «ikusgarriena eta osoena» aurkeztu dute
Goierriko Hitza
2018/09/26
'Aralar, mundua leku den lurra' dokumentalaren trailerra
Diario Vasco
2018/09/26
Prentsaurrekoa
2018/09/26
"Aralar, mundua leku den lurra"
Goierriko Hitza
2020/10/16