Garalar-Maralar ipuin bilduma
2019ko azaroan bildumako lehen atala aurkeztu genuen Donostiako Udal liburutegian. Goliat eta izarrak izeneko liburua hain zuzen ere, eta oihartzun handia izan zuen prentsan. Bertan izan ginen elkarteko kideak, Patxi Zubizarreta idazlea, Jokin Mitxelena marrazkilaria eta baita Ibaizabal argitaletxeko kideak ere.
Urte erdia beranduago aldiz, 2020ko ekainean Garalar Maralar ipuin bilduma aurkeztu genuen. Landarlan Ingurumen Elkarteak, Patxi Zubizarreta eta Jokin Mitxelenarekin batera aurkeztu genuen Iruñeako Katakrak liburudendan. Aurkezpena bikaina izan zen beste behin, prentsa ugari agertu zen eta baita haur eta gazteak ere. Patxik beti bezela bere kontakizunekin entzule guztiak liluratu zituen eta Jokinek bere gaitasun apartarekin bildumako pertsonaia guztiak marraztu zituen.
Jada salgai daude bildumako ale guztiak.
Prentsa: