Energia eredu berri baten alde

Aspalditik dakigu erregai fosilek (gasa, ikatza, petrolioa, etab.) airea kutsatu eta klima larrialdia areagotzen dutela. Energia nuklearra, aldiz, oso garestia izateaz gain, oso arriskutsua da, balizko istripuengatik eta sortutako hondakinengatik. Halaber, energia sortzeko baliabide ugari murrizten ari da.

Badakigu jakin ere, EAEk kontsumitutako energia guztiaren %10 besterik ez duela bertan sortzen, eta kontsumitutako energiaren bi heren baino gehiago petrolioak, horren deribatuak eta gasa direla. Bestalde, bizi ahal izateko ezinbesteko energia elikadura dugu eta horretan ere kanpotik oso dependenteak gara, bertan batez beste %10 soilik ekoizten baita.

Gainera, biodibertsitatearekiko presioa geroz eta handiagoa da, inguratzen gaituzten animalia eta landare espezie ugari gure begien aurrean desagertzen edota gutxitzen ari baitira.

Zalantzarik gabe, energia berriztagarriak behar ditugu, baina ez hori bakarrik, lan baldintza onetan eta ingurumenarekiko orekan lanean ari diren baserritarrak ugaritzea eta biodibertsitatearen egoera hobetzea ere bai.

Azkenaldian mendietan jarri nahi dituzten energia eolikoen proiektuen berri izan dugu. Goierrin zehazki, Irimo eta Oleta-Samiño-Izazpi proiektuak. Horretaz gain, bada Gueñes-Itsaso autopista elektrikoaren proiektua.

Horren guztiaren  aurrean ezer  egin aurretik, energia eredu berri baterako urrats hauek bete beharko liratekeela uste dugu:

LANDARLAN

2023ko martxoa