AHTa eraikitzeko zundaketei ezetz esateko Bizikleta martxa

Abuztuaren 25etik 27ra bitartean Bizikleta Martxa antolatu berri dugu Nafarroako, Arabako, zein Gipuzkoako zenbait elkarte eta plataformak. Kirola, erreibindikazioa eta giro aparta uztartuko dituen egitaraua prestatu dugu, eta hiru egunetan herriz herri mugituko gara proiektatuta dauden hamarnaka zundaketen aurrean gure kontrakotasuna adierazteko. Herri ezberdinetan kontzentrazioak, kontzertuak, solasaldiak, eta otordu herrikoiak egingo ditugu. Ibilbidean zehar bi gau igaroko ditugu Olaztiko zein Ataungo frontoietan babestuta.


Hauek dira bizikleta martxako 3 etapak:


Goierriko ibilbideari dagokionean, hona hemen Bizikleta Martxaren nondik norakoak:


Abuztuak 26

Abuztuak 27


Bizikleta martxan parte hartu nahi duten guztiei, izena emateko deia egiten diegu, 628243066 telefono zenbakiaren bidez edo stopahtzundaketak@gmail.com helbide elektronikoaren bidez. Izena ematerakoan adierazi ea ibilbide guztia egingo duzun edo etapa zehatz baterako soilik inguratuko zaren, otorduak zein bestelako ekintzak antolatzeko jakin beharko baitugu.


Goierritarrei dei berezia egin nahi diegu egitarau zabalean parte hartzeko eta posible ez dutenen kasuan Beasainen abuztuaren 26an, 13:00ean ospatuko den Erauskin plazako kontzentrazio jendetsura inguratzeko. 



OTSOTARRAK ETA LANDARLAN ELKARTEAK

2023ko abuztua